- Nola ikasten da MOOC-etan?
MOOC mota ezberdinak daudenez, ikastaro honi esker
ezagutu dugunean oinarrituko naiz hausnarketarako, hau da, zereginetan
oinarritutako MOOCetan.
Halakoetan, ikastea ikasleak berak arautzen du
erabat. Batetik, erritmoari dagokionez. Izan ere, ikastaroak badu hasiera eta
amaiera data bat baina epe horren barruan, ikasleak askatasun osoa du zer eta
noiz egingo duen erabakitzeko. Hau da, ikasleak jarrai dezake ikastaroak
proposatzen duen lan erritmoa (normalean asteka izaten dena), edota ezetz
erabaki eta norberak markatu bere bidea.
Bestetik, zereginei dagokienez. Jarduera bakoitzak
gaitasun konkretu batzuk lortzea badu helburu ere, hauek nahiko irekiak eta
zabalak izaten dira, beraz, ikasleak badu aukera berari gehien interesatzen
zaion esparrura jotzeko. Bai eduki aldetik (informazio osagarri asko eskaintzen
baita) eta baita formatu aldetik ere (zeregin bakoitza sortu eta konpartitzeko
programa eta bideak ugariak izan daitezkeelako).
Gainera, kooperazioa edo kideen arteko laguntza
ere garrantzitsuak dira. Ikasleak hala nahi badu, ikasketa indibiduala eraman
dezake aurrera. Baina MOOCen abantaila nagusia zera da, ikasketa prozesua irekia
eta konpartitua izan daitekeela. Izan ere, foro eta sare sozialetara sartzeko
aukera eskaintzen du eta hauen bidez, ikasleak euren artean komunikatuta daude
une oro (zereginak konpartitzeko, duda eta galderak erantzuteko, interesak
partekatzeko…).
Labur esateko, MOOC-ek aukera ematen dute nahi
duzuna eta nahi duzulako ikasteko. Hau da, barne motibazioak bultzatutako ikasketa
bat da.
- Nolakoa izan behar da MOOC bat arrakastatsua izateko?
Nire ustez, MOOC-en ezaugarri nagusia irekiak
izatea bada, garrantzitsua da edozein publikok erabiltzeko modukoa izatea. Eta
horretarako, hauek izan daitezke irizpide batzuk:
-
Erabilera
argia eta erraza: ikastaroa plataforma baten barruan eraikitzen da. Plataforma
hori argia eta zehatza izan behar da, hau da, erabiltzaileak erraz aurkitu behar
du zer eta non dagoen.
-
Informazio
nahikoa izatea: ikastaroaren helburu nagusia bat bada ere, ikasle bakoitzak
bere helburuak, interesak, beharrizanak… izan ditzake eta ikastaroa ezaugarri
horietara moldatu nahiko du. Beraz, MOOC-ak nahiko informazio eta baliabide
eskaini behar lituzke partaideen premiei erantzuteko.
-
Baliagarritasuna:
kontuan izanik ikasleek euren borondatez izena ematen dutela halako
ikastaroetan, orokorrean, honek bultzatzen dituen gaitasunak, zereginak,
ezagutzak… baliagarriak izan beharko lirateke. Hau da, errealitatean
erabilgarriak eta praktikoak izango zaizkigun tresnak eskaini behar lituzke. Argi
esateko, ikastaroa amaitzean, ikasleak ez dezala pentsatu MOOC-a egiten pasatu
dituen asteak alferrik izan zaizkiola.
- Zer nolako garantiza eta funtzioa dute Sare Sozialek MOOC-en bidezko ikasketan?
Foro eta Sare Sozialei esker, bai irakasleak eta
bai ikasleak maila berean kokatzen dira. Honek aukera ematen du mugan apurtu
eta ezagutza sare zabalago bat eratzeko, partaide guztiak baitira gai besteari
laguntzeko eta ondorioz, elkarrengandik ikasteko.
Gainera, MOOC-en beste abantaila bat, muga
fisikoekin apurtzea da. Hau da, ikastaroan herrialde ezberdinetako jendeak
parte hartu dezake. Horrela, ezagutza askoz zabalagoa, anitzagoa eta
aberatsagoa bihurtzen da. Jakina denez, herrialde batzuetan garatuago dituzte
esparru jakin batzuk beste batzuetan baino. Beraz, hori konpartitzea
aberasgarria da guztientzako.
Azken asteotan burutu dugun ikastaroa da adibide
garbi bat, izan ere, konprobatu dugunez badaude herrialde jakin batzuk askoz
garatuago dituztenak M-Learning esperientziak guk Euskal Herri mailan baino. Eta
2.asteko jarduerak burutzeko esaterako, asko eskertu dugu partaide horien
laguntza eta informazioa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario