PLE (Personal Learning Environment) deritzenak, Ikasteko
Testuinguru Pertsonalak dira. Hauek, aukera ematen dute ikasle bakoitzak bere
ikasketa prozesua kontrolatu eta kudeatu dezan.
Hona hemen aukeratu ditudan hiru adibide:
-
David
Alvarez. Aurreko astean M-learningaren munduan murgildu ginenez gero,
interesgarria iruditu zait eskema hau aipatzea. Izan ere, Android sisteman
erabilgarriak izan daitezkeen aplikazio edo erremintak aipatzen dira bertan.
Irakaskuntzari dagokionean ez
ezik, maila pertsonalean ere erabilgarria iruditu zait eskema hau ezagutzea. Telefono
mugikorraren bidez lan egiteko aukera berriak erakutsi baitizkit. Nahi dudanean
eta nahi duda lekutik lan egiteko aukerak erraztuz.
Hala ere, bada alde
negatiborik aipatzeko. Aplikazioen arteko loturak gezien bidez adierazten dira,
norabide bakarreko zein bikoitzeko gezien bidez. Eta ez da idatzizko azalpen
txikienik ere agertzen. Ondorioz, hartzaileari zaila suerta dakioke eskema
ulertzea. Baldin eta berria bada mundu honetan, nire kasu den moduan. http://e-aprendizaje.es/2011/05/18/mi-ple-movil-con-android/
-
David
Alvarez. Bideo formatuan aurkeztutako eskema honek arreta berezia piztu dit. Batetik,
aplikazio gutxi aipatzen diren arren, modu sinple eta argian irudikatzen
duelako ikaskuntza komunitate oso bat. Eta bestetik, idatzizko azalpenek asko
laguntzen eta errazten dutelako eskema ulertzea. Egia esateko, hizkuntza ere
abantaila bat da. Gainontzeko PLE gehienak ingelesez argitaratuak baitira. http://youtu.be/187srtzXrPQ
-
Dallas
McPheeters. Aurreko bi eskemak eskaintzen zituzten aplikazioengatik aukeratu
baditut nagusiki, hirugarren hau hautatzerakoan oso bestelako irizpidea
jarraitu dut. Hain zuzen, bitxia iruditu zaidalako PLEekiko egiten duen
alderaketa.
Hau da, iruditzen zait, eskema
honen helburu nagusia Ikasketa Ingurune Pertsonalen mamia transmititzea dela. Zergatik
behar ditugun eta zergatik zaizkigun garrantzitsuak. Horregatik, polita bezain
esanguratsua da landarearekiko egiten den alderatzea. http://dallasmcpheeters.com/mcpheeters/PLN.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario