ONGI ETORRI!!


ONGI ETORRI!!
Munduan badira kolore guztietako zaletasunak: futbola, tenisa, kotxeak ...
Hala ere, eta zenbaiti harrigarria irudituko zaie, Euskal Herrian badugu jarraitsaile fidel eta sutsu bat: bertsozalea.
Plaza zein txapelketa, euri ala eguzki, herriz herri mugitzen dena bere izarrak entzun/ikusteko.
Blog hau berarentzako da. Baina batez ere, heldu berria den gaztetxoarentzako.


Ongi etorri gure klubera!!

2011-09-29

BELAUNALDI BERRI BAT

Azken aldian, ohiko jolasaldia bihurtzen ari da gure mahaietan. Ez dakit egokia den honetaz eztabaidatzea. Nahiago bainuke, naturaltasunez gertatzen utziko bagenio. Baina kalean dagoen gaia da eta ondorioz, errealitatea.
Bai, bertsolarien belaunaldi berriaz ari naiz. EMAKUMEEN BELAUNALDIAZ. Izan ere, oholtzan dihardutenen artean, ez dago 40 urte pasako dituenik. Bai ordea gazteagorik. Zorionez.
Zer esan nahi du honek? Iraganean ez zegoela bertsotan egingo zuen emakumerik?
Ez da zuzena bada. Iraganean ere abesten genuen, baina eremu pribatuan. Horixe izan baita neskoi erakutsi digutena. Jendaurrean ez nabarmentzen.
Hala ere, garaiak aldatuz doaz (horrelakoez hitz egin behar denean, mende bat atzera goazela sentitzen badut ere) eta neskok ahotsak ozentzen.
Miresmenik handiena beraz, abesteari utzi ez zioten amonei. Eta animorik beroena, ekitera doazen alabei. Kantatzen duen herria ez baita inoiz hilko!

Altxor txiki batekin usten zaituztet. Haur,heldu zein zaharri belarria leunduko dion doinu batekin. Iraultza hau markatu duen txapelarekin:
(Maialen Lujanbio, 2009ko Txapelketa Nagusia)