ONGI ETORRI!!


ONGI ETORRI!!
Munduan badira kolore guztietako zaletasunak: futbola, tenisa, kotxeak ...
Hala ere, eta zenbaiti harrigarria irudituko zaie, Euskal Herrian badugu jarraitsaile fidel eta sutsu bat: bertsozalea.
Plaza zein txapelketa, euri ala eguzki, herriz herri mugitzen dena bere izarrak entzun/ikusteko.
Blog hau berarentzako da. Baina batez ere, heldu berria den gaztetxoarentzako.


Ongi etorri gure klubera!!

2013-12-14

6.Asteko 1.Jarduera



  1. Nola ikasten da MOOC-etan?
MOOC mota ezberdinak daudenez, ikastaro honi esker ezagutu dugunean oinarrituko naiz hausnarketarako, hau da, zereginetan oinarritutako MOOCetan.
Halakoetan, ikastea ikasleak berak arautzen du erabat. Batetik, erritmoari dagokionez. Izan ere, ikastaroak badu hasiera eta amaiera data bat baina epe horren barruan, ikasleak askatasun osoa du zer eta noiz egingo duen erabakitzeko. Hau da, ikasleak jarrai dezake ikastaroak proposatzen duen lan erritmoa (normalean asteka izaten dena), edota ezetz erabaki eta norberak markatu bere bidea.
Bestetik, zereginei dagokienez. Jarduera bakoitzak gaitasun konkretu batzuk lortzea badu helburu ere, hauek nahiko irekiak eta zabalak izaten dira, beraz, ikasleak badu aukera berari gehien interesatzen zaion esparrura jotzeko. Bai eduki aldetik (informazio osagarri asko eskaintzen baita) eta baita formatu aldetik ere (zeregin bakoitza sortu eta konpartitzeko programa eta bideak ugariak izan daitezkeelako).  
Gainera, kooperazioa edo kideen arteko laguntza ere garrantzitsuak dira. Ikasleak hala nahi badu, ikasketa indibiduala eraman dezake aurrera. Baina MOOCen abantaila nagusia zera da, ikasketa prozesua irekia eta konpartitua izan daitekeela. Izan ere, foro eta sare sozialetara sartzeko aukera eskaintzen du eta hauen bidez, ikasleak euren artean komunikatuta daude une oro (zereginak konpartitzeko, duda eta galderak erantzuteko, interesak partekatzeko…).
Labur esateko, MOOC-ek aukera ematen dute nahi duzuna eta nahi duzulako ikasteko. Hau da, barne motibazioak bultzatutako ikasketa bat da.

  1. Nolakoa izan behar da MOOC bat arrakastatsua izateko?
Nire ustez, MOOC-en ezaugarri nagusia irekiak izatea bada, garrantzitsua da edozein publikok erabiltzeko modukoa izatea. Eta horretarako, hauek izan daitezke irizpide batzuk:
-         Erabilera argia eta erraza: ikastaroa plataforma baten barruan eraikitzen da. Plataforma hori argia eta zehatza izan behar da, hau da, erabiltzaileak erraz aurkitu behar du zer eta non dagoen.
-         Informazio nahikoa izatea: ikastaroaren helburu nagusia bat bada ere, ikasle bakoitzak bere helburuak, interesak, beharrizanak… izan ditzake eta ikastaroa ezaugarri horietara moldatu nahiko du. Beraz, MOOC-ak nahiko informazio eta baliabide eskaini behar lituzke partaideen premiei erantzuteko.
-         Baliagarritasuna: kontuan izanik ikasleek euren borondatez izena ematen dutela halako ikastaroetan, orokorrean, honek bultzatzen dituen gaitasunak, zereginak, ezagutzak… baliagarriak izan beharko lirateke. Hau da, errealitatean erabilgarriak eta praktikoak izango zaizkigun tresnak eskaini behar lituzke. Argi esateko, ikastaroa amaitzean, ikasleak ez dezala pentsatu MOOC-a egiten pasatu dituen asteak alferrik izan zaizkiola.  

  1. Zer nolako garantiza eta funtzioa dute Sare Sozialek MOOC-en bidezko ikasketan?
Foro eta Sare Sozialei esker, bai irakasleak eta bai ikasleak maila berean kokatzen dira. Honek aukera ematen du mugan apurtu eta ezagutza sare zabalago bat eratzeko, partaide guztiak baitira gai besteari laguntzeko eta ondorioz, elkarrengandik ikasteko.
Gainera, MOOC-en beste abantaila bat, muga fisikoekin apurtzea da. Hau da, ikastaroan herrialde ezberdinetako jendeak parte hartu dezake. Horrela, ezagutza askoz zabalagoa, anitzagoa eta aberatsagoa bihurtzen da. Jakina denez, herrialde batzuetan garatuago dituzte esparru jakin batzuk beste batzuetan baino. Beraz, hori konpartitzea aberasgarria da guztientzako.
Azken asteotan burutu dugun ikastaroa da adibide garbi bat, izan ere, konprobatu dugunez badaude herrialde jakin batzuk askoz garatuago dituztenak M-Learning esperientziak guk Euskal Herri mailan baino. Eta 2.asteko jarduerak burutzeko esaterako, asko eskertu dugu partaide horien laguntza eta informazioa.  

2013-12-12

5.Asteko 2.Jarduera

Egunerokotasunean gehien erabiltzen ditudan herramintak azaltzen dizkizuet PLE honetan.
Tresna berri bat dela eta probatzearren, lehenik eta behin Symbaloo programaren bidez egin dut. Baina ez nau gehiegi konbentzitu emaitzak, beraz, gauza bera egin dut Mindomo programa erabilita.
Ea zuek zein duzuen nahiago:


Symbaloo (egin klik)


 



Mindomo (egin klik)


 

5.Asteko 1.Jarduera

Hona hemen MOOCen inguruko hausnarketa txiki bat, poster digital eran aurkeztuta.
Lehen aldia da programa hau erabiltzen dudana (beraz, ulertuko duzue gehiegi hausartu ez izana eta  nahiko diseinu simplea sortzea)  eta iruditzen zait ez dela azkena izango!
Ea gustuko duzuen:


4.Asteko 2.Jarduera



 Hauek dira saretik eta sarearen bidez ikasteko erabiltzen ditudan erreminta nagusieak: 

-         DROPBOX: nahi duzun informazio guztia sarean gorde eta besteekin elkarbanatzeko aukera ematen du. Honek, edozein momentutan eta lekutan lan egiteko aukera eskaintzen du, bai maila indibidualean zein kolektiboan.
Egia esan, oso erabilgarria da eta edozeini gomendatuko nioke telefono mugikorrean ere programa hau instalatuta edukitzeko. 


-         MOODLE: gradua hasi nuenean ezagutu nuen eta ordutik, asko erabili dudan plataforma da hau.
E-Learning plataforma den heinean, ikastaro bat sortu eta kudeatzeko aukera eskaintzen du (informazioa trukatu, chataren bidez komunikatu, jardueren bidez ebaluatu …). 


-         YOUTUBE: programa honen bidez bideoak zabaldu eta partekatu daitezke. Badago aukera publikoak diren bideoak ikusteko eta horretarako ez da inongo premiarik bete behar. Aldiz, badaude beste hainbat ekintza: norbere bideoak igo, besteenak deskargatu edo konpartitu, moldatu … Google kontu bat izatea eskatzen dizutenak.
Momentu honetan, Youtube sarean milaka bideo daude eskura eta kolore guztietakoak. Horregatik, probabilitate handia dago behar duzun hori bertan aurkitzeko.  


-         BLOGGER: bitakora birtual honek, aukera ematen du informazio ezberdina zabaldu (formatu anitzak onartzen ditu: irudiak, bideoak, ahotsak, argitaratzeak …) eta blogero direnen artean iruzkinak konpartitzeko.
Google kontu bat baino ez da behar Blog-a zabaldu eta osatzen hasteko. 




* 2013/2014 kurtsoan zehar ezagutu ditudan beste erreminta batzuk ere aipatu nahi nituzke. Bai maila pertsonalean zein profesionalean interesgarriak iruditu zaizkidanak:
-         MINDOMO: mapa kontzeptualak eraiki eta elkarbanatzeko aukera eskaintzen duen programa bat da hau. Beste batzuek aldean, hainbat abantaila ikusten dizkiot: eskema handiagoak, diseinu txukunagoak, formatu anitzak atxikitzeko aukera (irudiak, ahotsak, URL kodeak …), erabilera erraza, elkarbanatzeko muga gutxiago … 



-         PREZI: ohikotik atera eta aurkezpen dinamikoagoak eta erakargarriagoak sortzeko aukera ematen du programa honek. Bere diseinuengatik eta mugimenduzko efektu horrengatik, ikusleei erakargarriagoa zaiela eta kontzeptuak hobeto antolatu eta ulertzen laguntzen duela iruditzen zait. 



4.Asteko 1.Jarduera



PLE (Personal Learning Environment) deritzenak, Ikasteko Testuinguru Pertsonalak dira. Hauek, aukera ematen dute ikasle bakoitzak bere ikasketa prozesua kontrolatu eta kudeatu dezan.
Hona hemen aukeratu ditudan hiru adibide:  


-         David Alvarez. Aurreko astean M-learningaren munduan murgildu ginenez gero, interesgarria iruditu zait eskema hau aipatzea. Izan ere, Android sisteman erabilgarriak izan daitezkeen aplikazio edo erremintak aipatzen dira bertan.
Irakaskuntzari dagokionean ez ezik, maila pertsonalean ere erabilgarria iruditu zait eskema hau ezagutzea. Telefono mugikorraren bidez lan egiteko aukera berriak erakutsi baitizkit. Nahi dudanean eta nahi duda lekutik lan egiteko aukerak erraztuz.
Hala ere, bada alde negatiborik aipatzeko. Aplikazioen arteko loturak gezien bidez adierazten dira, norabide bakarreko zein bikoitzeko gezien bidez. Eta ez da idatzizko azalpen txikienik ere agertzen. Ondorioz, hartzaileari zaila suerta dakioke eskema ulertzea. Baldin eta berria bada mundu honetan, nire kasu den moduan. http://e-aprendizaje.es/2011/05/18/mi-ple-movil-con-android/




-         David Alvarez. Bideo formatuan aurkeztutako eskema honek arreta berezia piztu dit. Batetik, aplikazio gutxi aipatzen diren arren, modu sinple eta argian irudikatzen duelako ikaskuntza komunitate oso bat. Eta bestetik, idatzizko azalpenek asko laguntzen eta errazten dutelako eskema ulertzea. Egia esateko, hizkuntza ere abantaila bat da. Gainontzeko PLE gehienak ingelesez argitaratuak baitira. http://youtu.be/187srtzXrPQ

 

-         Dallas McPheeters. Aurreko bi eskemak eskaintzen zituzten aplikazioengatik aukeratu baditut nagusiki, hirugarren hau hautatzerakoan oso bestelako irizpidea jarraitu dut. Hain zuzen, bitxia iruditu zaidalako PLEekiko egiten duen alderaketa.
Hau da, iruditzen zait, eskema honen helburu nagusia Ikasketa Ingurune Pertsonalen mamia transmititzea dela. Zergatik behar ditugun eta zergatik zaizkigun garrantzitsuak. Horregatik, polita bezain esanguratsua da landarearekiko egiten den alderatzea.  http://dallasmcpheeters.com/mcpheeters/PLN.html

 

3.Asteko 1.Jarduera

Youtubeko tutorialak lagungarri izanda, lortu dut blog honi Creative Commons kodea berriztu eta ikastaroaren eskarira moldatzea. Orrialdearen beheko aldean aurkituko duzue lizentzia.

2.Asteko 2.Jarduera

Aurkezpen honetan, M-Learning esperientzia erreal bat laburbiltzen dizuet.
Lehen ideia moduan baliagarri izango zaizuelakoan: 



n:

2.Asteko 1.Jarduera

Twitter munduan murgildu naiz neu ere.
Hemen uzten dizkizuet M-Learningaren inguruko nire iruzkin txikiak:

- #mlearning ikaslean eta honen testuinguru hurbilean zentratzen den ikasketa eredua da, malgua eta pertsonalizatua

- #mlearning besteengandik ikasi eta besteei erakusteko aukera ematen du, soziala eta kolaboratzailea. Muga bakarra mundua eta gu geu

- #mlearning norberak aukeratzen du noiz eta zer ikasi; autoerregulazioa, motibazioa eta ikasketa esanguratsua bultzatzen

- Movile Learning Awards 2014 premiará las iniciativas de dispositivos móviles de las escuelas http://goo.gl/UYekP8

- Semana de la UNESCO del aprendizaje mediante dispositivos móviles, febrero 2014 http://goo.gl/qH2JXv

Bertan jarraitu nahi banauzue, @amaiaoleaga nauzue!

1.Asteko 2.Jarduera

Zeintzuk dira Web 2.0ren inguruan aurki ditzakegun herramintak?
Hemen adibide batzuk:



Zehastasunez ikusteko, egin Klik eta Mindomo programara eramango zaituzte zuzenean.

1.Asteko 1.Jarduera

Urduritasunak eta emozioak bat egiten dute ikastaroko lehen jarduera honetan. Ea nola datozen ondorengo sei asteak!

Hemen uzten dizuet MOOCen inguruko hausnarketa txiki bat:





2013-12-02

Hemen gara berriro!



Bi urtetan geldi egon ostean, Bloga berreskuratu eta berrerabiltzeko erabakia hartzen dut.
Oraingoan ordea, zentzu zabalagorako erabili nahi nuke. Dudana zabaldu eta izan nahiko nukeen guztia jasotzeko!