Gabonak direla eta makina bat ekintza antolatzen dira herri eta ikastetxe guztietan. Eta ia konturatu gabe, bertsoak bere tokitxoa hartzen du egitarauetako askotan.
Adibide bat jartzearren. Abenduak 22, Olentzero eta Mari Domingi eskolara datoz bisitan eta harrera gisa, ziklo bakoitzak sorpresatxo bana prestatu du: 1. Ziklokoek “Hator Hator” abestia eta koreografia, 2. Ziklokoek “Agurra” eta “Aurreskua”, eta 3. Ziklokoek bertsoak.
Beste egoera bat. Abenduak 23, opor aurreko azken eguna da eta hori ospatzeko, arratsaldeko bi orduetan jaialditxo bat prestatu da eskolan. Ikasle, irakasle zein gurasoentzako jaialdia. Ziklo bakoitzak bere ikuskizuna prestatu du: kantua, dantza, antzerkia … eta amaitzeko, txokolate beroa guztientzat. Antzezlanak, bertso batekin eman du amaiera.
Ez al zaizkigu ezagunak egiten?
Sarritan konturatzen ez bagara ere, hemen ikusten da bertsoak bere tokitxoa izaten duela ekintza gehienetan. Izan ere, gustatu ala ez gustatu, onartu zein ez onartu, bertsolaritza errotuta dago gure gizartean. Eta modu batera edo bestera, gure egunerokotasunean islatzen da.
Geuk ere, Irakasle Eskolatik, antzezlan bat prestatu dugu kurtso amaiera begira eskolara eramateko. Eta kasualitatez eta nahita, bertso batekin eman diogu amaiera.
Gure lana ikusi nahi?
Hemen bertsoa ere:
(Sentitzen dut horren kalitate eskasekoa izatea, baina telefonoarekin grabatua da)
Sarrera honi esker esan dezakegu, euskal argitalpen berri bi dabiltzala sarean zehar (YouTube eta Gogearren hain zuzen).
Ea egunen baten gainontzeko hizkuntzen parera heltzen garen!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario