Sudur-gorriei laguntzeko, Irrien Lagunak Kluba sortu da. Jaio berriak heztea helburu duelarik. Baina baita Euskal Herriko ume guztiak heztea ere.
Horretarako, hainbat balore sustatuko dituzte. Beti ere euskara eta irria oinarri hartuta. Izan ere, gure herria Koloretako Mundua da eta honela eraiki beharra daukagu.
Eginkizun honetan, hainbat lagun ezagutuko ditugu. Besteak beste, ondorengo taulan aurkeztuko dizkizuedanak:
Gehiago ezagutu nahi? Hemen bere agerpenetako batzuk:
Argazkia | Izena | Zeregina |
Largabista | Naturaren Sekretuak erakustea: animaliak, landareak, paisaiak, kondairak … | |
MariKalanbre eta MariTxinparta | Zientziaren Mundua aurkeztea: esperimentu jostagarriak proposatuz. | |
Patakon eta AnePirata | Aniztasunean bizitzen irakastea: berdintasuna, elkartasuna, bizikidetza … | |
MartinBer | Kultura eta Sormena erabiltzen laguntzea: bertsoa, musika, literatura, artea … |
MARTINBER esaterako, bitakora honetako kide aparta izango litzateke. Hezitzaile bikaina gure xedea burutzeko.
Izan ere, honelaxe deskribatzen du bere burua:
“Martin Bertso nauzue, MartinBer lagunentzat.
Mutil gaztea, irekia eta zirikatzailea. Kultura gustukoa dut: musika, literatura, bertsolaritza, artea … Sormena, oro har, bere alor eta edertasun guztian.
Hizkuntzarekin jolas egitea atsegin dut: hitz-jokoak, asmakizunak, hitzen hotsak, hitzen musika …”
No hay comentarios:
Publicar un comentario