ONGI ETORRI!!


ONGI ETORRI!!
Munduan badira kolore guztietako zaletasunak: futbola, tenisa, kotxeak ...
Hala ere, eta zenbaiti harrigarria irudituko zaie, Euskal Herrian badugu jarraitsaile fidel eta sutsu bat: bertsozalea.
Plaza zein txapelketa, euri ala eguzki, herriz herri mugitzen dena bere izarrak entzun/ikusteko.
Blog hau berarentzako da. Baina batez ere, heldu berria den gaztetxoarentzako.


Ongi etorri gure klubera!!

2011-10-13

ANTZARA BAT ETA ANTZARA BI

“Euskeraz jolasten ikas dezagun,
Euskeraz jolasten gau eta egun …”
Kantuak dioen bezala, ikas dezagun gure haurrekin euskaraz jolasten. Ikas dezatela beraien artean euskaraz jolasten. Jolas dezagun euskaraz Euskal Herrian.
Eta bide batez, zergatik ez dugu ikasten BERTSOTAN JOLASTEN?
Horixe da haurrei dagokiena. Jolastea.
Jolasaren bidez eskuratzen dituzte baloreak. Jolasaren bidez sartzen dira helduen munduan. Eta jolasaren bidez pozik eta osasuntsu hezten dira.
Beraz, balia gaitezen honetaz. Har dezagun jolasa ume eta gaztetxoak gure klubera zaletzeko tresnatzat.
Proposamen desberdinak ditut gogoan. Baina gaurkoan batekin natorkizue. Hurrengoetan ere izango baitugu betarik gainontzekoez gozatzeko.




Doinu honen izenpean datorkigu aurkeztu behar dizuedan mahai jokoa: MAINONTZI.

«Maina egitea txarra dela esaten duten arren, maina edukitzea ona da» hala dio Xabi Paiak. Eta horretan datza jokoak, maina edukitzean edo behintzat edukitzen saiatzean.

Izaera ludiko eta didaktikoaren jaio da Mainontzi. Bertsozale Elkartea eta Lanku bertso-zerbitzua guraso dituelarik.

Arauak, betiko tribialarenak dira. Beraz badakizue, ozendu ahotsak eta …
“Antzara bat eta antzara bi, berriz ere niri!”


EGIN KLIK ARGAZKIAN






Euskarazko Produktuen Katalogoak, euskaraz argitaratutako produktu desberdinak erakusten dizkigu. Eremu, adin eta gustu guztietakoak.
Aukera ona beraz, maite dugun pertsona horri neurriko oparia egiteko.


No hay comentarios: