ONGI ETORRI!!


ONGI ETORRI!!
Munduan badira kolore guztietako zaletasunak: futbola, tenisa, kotxeak ...
Hala ere, eta zenbaiti harrigarria irudituko zaie, Euskal Herrian badugu jarraitsaile fidel eta sutsu bat: bertsozalea.
Plaza zein txapelketa, euri ala eguzki, herriz herri mugitzen dena bere izarrak entzun/ikusteko.
Blog hau berarentzako da. Baina batez ere, heldu berria den gaztetxoarentzako.


Ongi etorri gure klubera!!

2011-10-20

ZURE TXIKITASUNEAN

Irakurtzen hasi aurretik, entzun mesedez kantua:

Gutariko askori, nostalgia sorrarazten digu kantu hau entzuteak.
Belarriak zabaldu, burua askatu eta iraganera garamatza. Mundua ezagutzen hasi berria den pertsonatxo amestiar eta inozente horretara.
Izan ere, horixe da mitikoek daukatena. Denbora pasa arren, beti gelditzen direla gure artean. Sentsazioen zaparrada bat balira bezala.
Badaezpada, hemen beste pistatxo bat. Oroimen alferrenentzat:


Ikusi dugu zein polita den une haietara bueltatzea. Zein gustura egoten ginen LAZKAO TXIKIri begira. Pasadizo haietan murgilduta.
Polita izango da beraz, gure haurrak ere marrazki bizidunokin liluratuta gelditzea.
Badakit egunotan telebista gainezka dagoela. Indartsuarenaren legeak agintzen duela bertan. Eta gure aukera ez dela horien artean aurkitzen (ez merezi ez duelako, beste eragile batzuen menpe bizi garelako baizik). Baina egin dezagun froga!
11Telebistan aurkituko dugu Lazkaotarra. Eskolara joan aurreko momentu horretan.

Aukerarik ez dutenentzat, hona hemen telesailaren atalen zerrenda. Animatu eta deskargatu!

2011-10-13

ANTZARA BAT ETA ANTZARA BI

“Euskeraz jolasten ikas dezagun,
Euskeraz jolasten gau eta egun …”
Kantuak dioen bezala, ikas dezagun gure haurrekin euskaraz jolasten. Ikas dezatela beraien artean euskaraz jolasten. Jolas dezagun euskaraz Euskal Herrian.
Eta bide batez, zergatik ez dugu ikasten BERTSOTAN JOLASTEN?
Horixe da haurrei dagokiena. Jolastea.
Jolasaren bidez eskuratzen dituzte baloreak. Jolasaren bidez sartzen dira helduen munduan. Eta jolasaren bidez pozik eta osasuntsu hezten dira.
Beraz, balia gaitezen honetaz. Har dezagun jolasa ume eta gaztetxoak gure klubera zaletzeko tresnatzat.
Proposamen desberdinak ditut gogoan. Baina gaurkoan batekin natorkizue. Hurrengoetan ere izango baitugu betarik gainontzekoez gozatzeko.




Doinu honen izenpean datorkigu aurkeztu behar dizuedan mahai jokoa: MAINONTZI.

«Maina egitea txarra dela esaten duten arren, maina edukitzea ona da» hala dio Xabi Paiak. Eta horretan datza jokoak, maina edukitzean edo behintzat edukitzen saiatzean.

Izaera ludiko eta didaktikoaren jaio da Mainontzi. Bertsozale Elkartea eta Lanku bertso-zerbitzua guraso dituelarik.

Arauak, betiko tribialarenak dira. Beraz badakizue, ozendu ahotsak eta …
“Antzara bat eta antzara bi, berriz ere niri!”


EGIN KLIK ARGAZKIAN






Euskarazko Produktuen Katalogoak, euskaraz argitaratutako produktu desberdinak erakusten dizkigu. Eremu, adin eta gustu guztietakoak.
Aukera ona beraz, maite dugun pertsona horri neurriko oparia egiteko.


2011-10-12

TXAPELAZ ALA BISERAZ?

Historian zehar hainbat aldiz ohartarazi gaituzte. Baina oraingoan benetan da.
Badator! Badator holakaustoa!
Ni txantxetan nabilen arren, askorentzat horixe da gaurko gizartearekin gertatzen ari dena. Mendeetan zehar iraun duen tradizioa zapaltzen dator. Eta inolako gupidarik gabe gainera.
Baina zer egiten dugu guk honen aurrean? Deusik ez. Begira gelditu eta kexatu baino ez.


Zorionez, badira eremu batzuk begiak zabaldu nahi izan dituztenak. Eta betiko justifikazioetatik ihes egin dutenak. Horren adibide dugu bertsolaritza.
Bertsolaritzan, onartu egin behar izan da (ez kostatu gabe) garaiak aldatu egin direla. Eta konturatu gabe, bertsoak berak ere hainbat aldiz aldatu duela janzkera.
Egun, ez dago aspertzeko betarik. Kolore eta gustu guztietako aukera eskaintzen baita.













Honen adibideetako bat BERTSO-HOPa dugu.
Bertsolaritza eta hip-hoparen arteko fusioa da. Komunean dituzten ezaugarriez baliatuz (inprobisazioa, errima eta metrika) elkarlanean aritzeko proposamena. Eta bide batez, tradizioa eta modernitatea bat egin daitezkeela erakusten duen froga.

Aukera egokia irudi zait bertso-hop delakoa leiho honetara ekartzea. Izan ere, proposamen erakargarria izan daiteke gure haurrengan kili-kiliak pizteko.
Baita, euskara bultzatzeko ere. Hip-hoparen munduan erdara baita nagusi.
Fusio honi gustua hartu dioten bertsolarien artean Xilbeira aipa dezakegu. Sarri igo baita oholtzara erritmo arin honetan kantatzera:
(Biñaspre eta Xilbeira, 2009ko Durangoko Azoka)



Hala ere, ez pentsa gaur gaurko kontua denik. Negu Gorriak talde ospetsuak ere disko bat kaleratu baitzuen izenburu berarekin. Hona hemen kantuetako bat:


Found at: FilesTube